Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza.
Lucio (2007) eta Zinemaldiaren aurreko urteetan emandako Asämara (2008), On the line (2008) edo FGM (2008) film laburren egileen film berri bat.
Urtea: | 2010 |
---|---|
Jatorria: | España |
Zuzendaritza: | José Mari Goenaga, Jon Garaño |
Ekoizpena: | Xabier Berzosa / Irusoin, Moriarti |
Gidoia: | José Mari Goenaga, Jon Garaño |
Argazkia: | Javi Agirre |
Musika: | Pascal Gaigne |
Muntaketa: | Raúl López |
Aktoreak: | Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, José Ramón Argoitia, Ane Gabarain |
Iraupena: | 100 min. |
Kontaktua: | Barton Films |
Tf: | 94 424 05 59 |
E-mail: | bartonfilms@bartonfilms.com |
Web: | www.bartonfilms.com |