Egunez egun, Stavrosek bere tabako-dendako metalezko pertsianak igo ditu, egunkariak jarri ditu erakusleihoan eta aulkiak txukun atondu ditu bera eta aldameneko dendetako jabeak diren adiskideak bertan kalera begira egun osoz eser daitezen. Pareko espaloian, jabe baten txakurrak zaunka egiten du albaniar bat pasatzen den bakoitzean, eta jabea harro horretaz. Bai bada, Stavrosek eta bere adiskideek ez dituzte atzerritarrak gustuko, ezta greziarrek errefusatutako lanak egiten badituzte ere, eta auzoan finkatutako txinatarrak ere ez dituzte gustuko. Dendaren sarreran, Stavrosen ama jota aspertuta dago besaulki batean, semeak arretaz zaindu eta maitatu egiten duen arren. Aldiz, errutina hori irauli egingo da egun batean langile albaniar bat besarkatu eta (albanieraz) “Seme!” deitu dionean; izan ere, zer daki Stavrosek benetan bere gurasoei buruz? Amak beti kontatu zion iparraldean aita hil zenean Atenasera joan zela berak artean urtebete besterik ez zeukala. Orain, berriz, Stavrosen adiskideek susmoz begiratzen diote: greziarra da, ala albaniarra?
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Grecia-Alemania |
Zuzendaritza: | Filippos Tsitos |
Ekoizpena: | Thanassis Karathanos, Constantin Moriatis / Pan Entertainment, Twenty Twenty Vision |
Gidoia: | Alexis Kardaras, Filippos Tsitos |
Argazkia: | Polidefkis Kirlidis |
Musika: | Enstro |
Muntaketa: | Dimitris Peponis |
Aktoreak: | Antonis Kafetzopoulos, Anastas Kozdine, Titika Saringouli, Giorgos Souxes, Konstantinos Koronaios |
Iraupena: | 103 min. |
Kontaktua: | Pan Entertainment |
Tf: | 30 210 69 85 050 |
E-mail: | drandaki@pan.com.gr |
Web: | www.pan.com.gr |