Blanca Bravo Ciudad Juarezera heldu berri den polizia idealista da eta, bertan, emakume erailen izurriari egin behar dio aurre. Gehienak fabrikako langile gazteak dira. Krimenak ikertzen ditu nekagaitz; aldiz, gizarte usteldu bat deskubritu du eta gutxi dira begiak ireki eta inguruan gertatzen dena ikusi nahi dutenak.
Juanita Sanchezek 17 urte ditu. Tabascotik etorri da fabrikako lanera. Hiru hilabeteren buruan, berriz, bere buruaren jabe den emakume bihurtu da. Aldiz, Juarezeko azareak eta zirkunstantziek Juanita eta Blancaren patuak basamortuan lotu dituzte zorigaiztoko egunsenti batean.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | México |
Zuzendaritza: | Carlos Carrera |
Ekoizpena: | Isabelle Tardán, Sabina Berman / Tardan-Berman |
Gidoia: | Sabina Berman |
Argazkia: | Martín Boegé |
Musika: | Fernando Corona |
Muntaketa: | Óscar Figueroa |
Aktoreak: | Ana de la Reguera, Joaquín Cosío, Alejandro Calva, Jimmy Smits, Asur Zagada |
Iraupena: | 122 min. |
Kontaktua: | Karma Films |
Tf: | 91 760 14 77 |
E-mail: | programacion@karmafilms.es |
Web: | www.karmafilms.es |