Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Bil’in, My Love / Bil’in habibti

ISRAELEN FINKAPENAK PALESTINAKO LURRALDE OKUPATUETAN

bilin_my_love

Bere lurraldea salbatzen ahalegintzen den Palestinako herri txiki baten historia da hau, eta indarkeriarik gabe Israelgo armadari aurre egiten dio. Segurtasun-arrazoien aitzakian, Bil’inek bere lurraldeen zati handi bat galduko du banantzeko harresi bat eraikitzearen eta israeldarren finkapen berri baten ondorioz. Bulldozer-ak gelditzen saiatuz, herriko biztanleek era baketsuan eta oso orijinalean aurre egin diete tropei.

Dozenaka herritan finkapenen kontrako borrokaren jarraipena egin ondoren, Shai Carmeli-Pollak Bil’inera heldu da, ekintzaile moduan lehenengo eta zinemagile moduan gero. Urtebete inguru eman du han eta herriaren borrokan lagundu du, bi pertsonaiari erreparatuz: Mohamed, harresiaren kontrako herriko batzordeko kide, eta Wagee, lurren zati handiena galduko duen hamar semeren aita eta olibondo-sail baten jabe.

Urtea: 2006
Jatorria: Israel
Zuzendaritza: Shai Carmeli-Pollak
Ekoizpena: Claudia Levin / Claudius Films
Argazkia: Shai Carmeli-Pollak
Muntaketa: Amos Ponger, Tanya Raikhlin
Iraupena: 84 min.
Kontaktua: Claudius Films
Tf: 972 52 23 85 334
E-mail: claudia.levin@claudiusfilms.com
Web: www.claudiusfilms.com