Ruanda, 1994ko apirila. Genozidioaren lehenengo egunetan, Mendebaldarrek herrialdetik ihes egin zuten. Ebakuazioa baino lehen, belgikar familia batek teilatupean ezkutatuta utzi du Jacqueline neskamea eta, hartara, bizitza salbatu du. Egun batzuk ezkutatuta eman ondoren, herrixkara umeen bila joatea erabaki du. Han ikusiko du herrialdean benetan zer gertatu den eta toki guztietatik inguratuta daukan izugarrikerian murgilduko da.
Joan den Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien Sariaren irabazle eta zuzendariaren lehenengo lana da. Filmak izugarrikeriaren muinera bidaiatzen du gizateriaren historia berriko une latzenetako batean biziraun duen emakume baten eskutik.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Francia-Bélgica |
Zuzendaritza: | Philippe Van Leeuw |
Ekoizpena: | Patrick Quinet, Toussaint Tiendrebeogo / Les Films du Mogho, Artémis Productions, Liaison Cinématographique, Minds Meet |
Gidoia: | Philippe Van Leeuw |
Argazkia: | Marc Koninckx |
Musika: | Annonciata Kalamiza |
Muntaketa: | Andrée Davanture |
Aktoreak: | Ruth Nirere (Shanel), Afazali Dewaele |
Iraupena: | 94 min. |
Kontaktua: | Barton Films |
Tf: | 94 424 05 59 |
E-mail: | bartonfilms@bartonfilms.com |
Web: | www.bartonfilms.com |