Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

EL PROBLEMA. TESTIMONIO DEL PUEBLO SAHARAUI

SAHARAKO GATAZKA

El problema. Testimonio del pueblo saharaui

Lau urte eta erdian Mendebaldeko Saharan bildutako lekukotzak eta dokumentuak erakusten dituen dokumentala da. Ezkutuan hartutako irudiak erakusten ditu, Marokoko agintariek ez baitute han gertatzen dena grabatzen uzten. Galarazita dago saharar identitatearen edozein kanpo-adierazpen: banderak, abestiak, adierazpen publikoak… Mendebaldeko Sahara izena edo erreferendum hitza ere ezin dute erabil. Han egoerari “arazoa” deitzen diote denek.

Gizon-emakume errepresaliatu eta torturatuek, desagertutakoen senitartekoek, espetxeratutako pertsonek, beren istorioa, itxaropenak eta beldurrak kontatzen dituzte.

Urtea: 2010
Jatorria: España
Zuzendaritza: Jordi Ferrer, Pablo Vidal
Ekoizpena: Josep Llobera, Jordi Ferrer, Pablo Vidal / MundoDoc Producciones
Gidoia: Jordi Ferrer, Pablo Vidal
Argazkia: Jordi Ferrer, Pablo Vidal, Carlos González
Musika: Dani Trujillo
Muntaketa: Domi Parra
Iraupena: 80 min.
Kontaktua: MundoDoc Producciones
Tf: 33 1 53 01 50 32
E-mail: info@mundodoc.com
Web: www.elproblema.net