1985ean apartheid erregimena kolokan zen Hego Afrikan. Bertan behera geratu aurreko hiletan, ezkutuko hainbat elkarrizketa egin zituzten herrialdera bakea eta demokrazia eramatearren. ANC Afrikar Kongresu Nazionaleko ordezkari-talde bat, Thabo Mbeki buru zuela (gero, Nelson Mandelaren ondoren, 1999 eta 2008 artean Hego Afrikako presidente izango zena), eta afrikaner-komunitateko beste ordezkari garrantzitsu batzuk Ingalaterra hego-ekialdeko etxe bakarti batean bildu ziren Mandela espetxetik ateratzera eramango zuen bidearen lehenengo urratsak ematearren eta Hego Afrikan erregimen berria ezartzearren.
Duela urte batzuk zinemaldi hau ireki zuen Omagh lanaren (2004) eta Vantage Point eren (2008) arduradun izandako Pete Travisen hirugarren luzemetraia da.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Gran Bretaña |
Zuzendaritza: | Pete Travis |
Ekoizpena: | Hal Vogel, David Aukin / Daybreak Pictures |
Gidoia: | Paula Milne |
Argazkia: | David Odd |
Musika: | David Julyan |
Muntaketa: | Clive Barrett |
Aktoreak: | William Hurt, Chiwetel Ejiofor, Jonny Lee Miller, Mark Strong, Derek Jacobi |
Iraupena: | 102 min. |
Kontaktua: | Daybreak Pictures |
Tf: | 44 20 72 58 67 22 |
E-mail: | jlevison@daybreakpictures.com |
Web: | www.daybreakpictures.com |