Bizitza hobe baten esperantzan, bi bikote gaztek beren herrialdeak utzi dituzte. Maylinda eta Nik-ek Albania utzi dute Italiara itsasontziz joateko eta, han, beren maitasun debekatua bizitzeko asmoz. Vera eta Marko Serbiatik alde egin dute trenez Austriara bidean Hungaria zeharkatuz. Marko trebetasun handiko biolontxelo-joleak Vienako Orkestra Filarmonikoan sartzeko aukera izan du. Aldiz, arazoak mugara hastean hasi dira bi bikoteentzat, paperak legez eduki arren. Agindutako Lurtzat jotako Europan beren ametsak errealitate bihurtzeko itxaropenak desegin egiten dira.
Mundu osoko zinemaldietan saritutako zuzendari serbiar Goran Paskaljevicen azken filma da; bereak ditu, besteak beste, Someone Else’s America (1995), Bure baruta (1998) eta San zimske noci (2004).
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Serbia-Albania |
Zuzendaritza: | Goran Paskaljevic |
Ekoizpena: | Goran Paskaljevic, Ilir Butka, Nikola Djivanovic / Nova Film, Beograd Film, Ska-ndal Production |
Gidoia: | Goran Paskaljevic, Genc Permeti |
Argazkia: | Milan Spasic |
Musika: | David Julyan |
Muntaketa: | Petar Putnikovic, Kristina Pozenel |
Aktoreak: | Nebojsa Milovanovic, Jelena Trkulja, Jozef Shiroka, Mirela Naska, Bujar Lako |
Iraupena: | 95 min. |
Kontaktua: | Wanda Visión |
Tf: | 91 352 83 76 |
Web: | www.wandavision.com |