Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

HUNGER

PRESOEN ESKUBIDEAK

Hunger

Mazeko espetxea, Ipar Irlandan, benetako infernua zen 1981ean. IRAko presoak asteak zeramatzaten bizi-baldintzak hobetzeko greban, espetxeko arropari eta beren higieneari uko eginez ere. Hara Davey Gillen heldu zen, preso berri bat, protestarekin bat egin eta Gerry Campbell beteranoarekin partekatu zuen gela, eta berak espetxeko bizi arrunta erakutsi zion pixkanaka. Laster Bobby Sands ezagutu zuen, altxamenduaren burua eta gose-greban hasitakoa. Raymond Lohan ere ezagutu zuen, zentroko zaindarietako bat: bere bizitza ere ez da erraza Maze espetxearen moduko lurralde hain konplexuan laurogeiko urteen hasieran.

Steve McQueen artista britainiarraren lehenengo lana da. Artistak munduko museo eta galeria garrantzitsuenetan egin ditu erakusketak, eta Turner Sari ospetsua jaso zuen 1999an, baita Britainiar Inperioaren Ordena 2002an ere.

Urtea: 2008
Jatorria: Gran Bretaña-Irlanda
Zuzendaritza: Steve McQueen
Ekoizpena: Robin Gutch, Laura Hastings-Smith / Blast! Films Production, Film4, Northern Ireland Screen, The Broadcasting Commission of Ireland, The Wales Creative IP Fund
Gidoia: Steve McQueen, Enda Walsh
Argazkia: Sean Bobbit
Musika: Leo Abrahams, David Holmes
Muntaketa: Joe Walker
Aktoreak: Michael Fassbender, Liam Cunningham, Stuart Graham, Brian Milligan, Liam McMahon
Iraupena: 96 min.
Kontaktua: Icon Entertainment International
Tf: 44 20 84 92 63 00
E-mail: isabelle@icon-entertainment.co.uk
Web: www.iconmovies.net