Naomi Kleinen izenburu bereko liburuan oinarritutako dokumentala da, eta “hondamendiaren kapitalismoa”ren gorakadaren azalpena ematen du: gobernuek eta enpresa handiek kinka larriak baliatzen dituzte herrialde ahulenen ekonomiak arpilatzeko. Filmak Chicagoko Unibertsitatean Milton Friedman muturreko teoriak hedatzen nola hasi zen aztertzen du, baita azken 40 urteotan herrialde eta egoera oso desberdinetan horiek izandako aplikazioa ere: Pinocheten Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcher-en Britainia Handian eta, oraindik orain, Afganistan eta Iraken inbasioetan. The Shock Doctrinek agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alde ilunena. Herrian hain harrera txarrekoa izanik, tortura eta errepresioa baliatuz baizik ezin izan zuten ezarri.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Gran Bretaña |
Zuzendaritza: | Michael Winterbottom, Mat Whitecross |
Ekoizpena: | Andrew Eaton, Alex Cooke, Avi Lewis / Revolution Films, Renegade Pictures |
Argazkia: | Ronald Plante, Rich Ball |
Muntaketa: | Paul Monaghan |
Aktoreak: | Ruth Nirere (Shanel), Afazali Dewaele |
Iraupena: | 78 min. |
Kontaktua: | Isaan Entertainment |
Tf: | 93 368 45 17 |
E-mail: | info@isaanent.com |
Web: | www.isaanent.com |