Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

LOLA

HIRUGARREN ADINA HIRUGARREN MUNDUAN

lola

Lola (“amona” tagaloz) Separen biloba erail dute bere mugikorra lapurtzeko. Ezbeharra jasan arren, bere onera etorri behar da berriz, eta hileta prestatzen hasi haizeak eta euriak erasandako Manilan. Bere familia, berriz, oso txiroa da eta ez dauka behar beste baliabiderik zerraldoa eta epaiketa-kostuak ordaintzeko; ondorioz, dirua nola edo hala lortzen saiatzen da. Lola Puring biloba espetxetik ateratzen saiatzen da, bertan baitago epaiketaren zain Lola Separen biloba erailtzeaz leporatuta. Bihotza urratzen zaio bisitara eta janaria eramatera joaten zaion bakoitzean.

Bi emakumeek epaiketaren atariko ikustaldian topo egin dute. Biak ere beren biloben alde behar guztia egiteko gogo irmoa dute, Brillante Mendozaren film berri honetan. Egungo zinemagile filipinar garrantzitsuena da, Europako jaialdi handienen ohiko partehartzaile eta hainbat film-izenbururekin lehiatu da, adibidez, Serbis (2008) edo Kinatay (2009).

Urtea: 2009
Jatorria: Francia-Filipinas
Zuzendaritza: Brillante Mendoza
Ekoizpena: Didier Costet, Ferdinand Lapuz / Swift Productions, Centerstage Productions
Gidoia: Linda Casimiro
Argazkia: Odyssey Flores
Musika: Teresa Barrozo
Muntaketa: Kats Serraon
Aktoreak: Anita Linda, Rustica Carpio, Tanya Gómez, Jhong Hilario, Ketchup Eusebio
Iraupena: 110 min.
Kontaktua: The Match Factory
Tf: 49 221 539 709 0
E-mail: festivals@matchfactory.de
Web: www.the-match-factory.com