Mary Daisy DinkleK zortzi urte ditu, eta istil lohitsu baten begi-kolorea. Bere janari gogokoena esne kondentsatua da, oso gertutik txokolatea jarraitzen diola. Maskorrez, adarrez edo oilasko-hezurrez eginda ez dagoen adiskide bat nahiko luke.
Max Jerry Horowitz 44 urte eta 140 kiloko gizon bakartia da, New Yorkeko ateo judua, Asperger-en Sindromea dauka eta txokolatearen, loteriaren eta National Geographicen amorratua da. Ikusezina, abere bat edo plastikozko iruditxoa ez den adiskide bat izan nahi du.
Hau 20 urtetan luzatutako gutun bidezko harreman baten istorioa da. Adam Elliot australiarrak zuzendutako adiskidetasun baten historia da. Berak egin zituen ere Uncle (1996), Cousin (1998) eta Brother (1999) film laburren trilogia eta Harvie Krumpet (2003), Animazioko Laburmetraia Onenaren Oscarraren irabazlea.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Australia |
Zuzendaritza: | Adam Elliot |
Ekoizpena: | Melanie Coombs / Melodrama Pictures, Film Victoria, SBS Television Australia, Adirondack Pictures |
Gidoia: | Adam Elliot |
Argazkia: | Gerald Thompson |
Muntaketa: | Bill Murphy |
Voces: | Toni Collette, Philip Seymour Hoffman, Barry Humphries, Eric Bana, Bethany Whitmore |
Iraupena: | 92 min. |
Kontaktua: | Icon Entertainment International |
Tf: | 44 20 84 92 63 00 |
E-mail: | isabelle@icon-entertainment.co.uk |
Web: | www.iconmovies.net |