Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

My Neighbor My Killer

GENOZIDIOAK

My neighbor my killer

Barka al ditzakezu zure familia sarraskitu duten pertsonak? 1994an, Ruandako ehun eta milaka hutu herrialdeko tutsi-gutxiengoa hiltzera xaxatu zituzten. Hiriburutik herri txikienetara, tokiko “jende-andanek” bizitza osoko adiskideak eta senitartekoak erail zituzten, gehienetan matxete eta asmatutako armen bidez. 2001ean, Gobernuak “Gacaca Auzitegi” direlakoak eratu zituen, aire zabalean egitekoak; bertan, herritarrek bizilagunak epaituko zituzten nazioa berreraikitzeko ahaleginean. Berradiskidetze-esperimentu horretan, genozida aitortuak etxera bidaltzen zituzten kartzelatik, eta bizirik zirauten traumatizatuei barkatzeko eta pareko atean bizitzen jarraitzeko eskatzen zieten. Anne Aghionek ia hamarkada batez jarraitu ditu Gacaca Auzitegi horien bilakaerak, baita biziraun dutenetan eta hiltzaileen baitan izandako eragina ere.

Urtea: 2009
Jatorria: Estados Unidos
Zuzendaritza: Anne Aghion
Ekoizpena: Anne Aghion / Gacaca Productions
Argazkia: James Kakwerere, Linette Frewin, Claire Bailly du Bois, Mathieu Hagnery
Muntaketa: Nadia Ben Rachid
Iraupena: 76 min.
Kontaktua: Gacaca Productions
Tf: 1 212 254 13 60
E-mail: anneaghion@gmail.com
Web: www.myneighbormykiller.com