Film zirraragarria, biziraun duten batzuen lekukotzetan oinarritutakoa. 1989ko abenduaren 6an Montrealeko École Polytechniquen jazotako gertaera lazgarriak kontatzen ditu: ordu hartan, gazte bat errifle batekin armatuta sartu zen bertara eta 14 emakumerenak egin zuen, eta bere burua hil gero. Filma biktimen omenaldi moduan izan da ondua, eta haien oroitzapenetan. Gertatutakoa ez ezik, egun horretan hil ez ziren pertsona askoren bizitzetarako ondorio fisiko eta psikologikoak ere kontatzen ditu.
Denis Villeneuve kanadarrak zuzendutako hirugarren film luzea da. Kanadarra Next Floor film laburraren egilea da (2008), Cannesen eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean saritua.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Canadá |
Zuzendaritza: | Denis Villeneuve |
Ekoizpena: | Maxime Rémillard, Don Carmody / Remstar Productions, Don Carmody Productions |
Gidoia: | Jacques Davidts, Denis Villeneuve, Éric Leca |
Argazkia: | Pierre Gill |
Musika: | Benoït Charest |
Muntaketa: | Richard Corneau |
Aktoreak: | Maxim Gaudette, Sébastien Huberdeau, Karine Vanasse, Martin Watier, Evelyne Brochu |
Iraupena: | 76 min. |
Kontaktua: | Wild Bunch |
Tf: | 33 1 53 01 50 32 |
E-mail: | edevos@wildbunch.eu |
Web: | www.wildbunch.biz |