Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Soundtrack for a Revolution

ESTATU BATUETAKO HERRITAR BELTZEN ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKA

Bukaera

Fifty Dead Men Walking

Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko mugimenduaren musika bidezko historia da. Protesta-abeslariek bileretan, piketeetan, kartzela-geletan eta abarretan jotzen zituzten beren doinuak, haien borroka gorenean zegoenean. Abesti horien (John Legend, Joss Stone, Wyclef Jean edo The Rootsen ahotik) bertsio berrien, artxiboko materialaren eta eskubide zibilen aldeko borrokalariekin (adibidez, John Lewis kongresu-kidea, Harry Belafonte, Julian Bond edo Andrew Young enbaxadorea) egindako elkarrizketen bidez, filmak Estatu Batuen historiako etapa hori aztertzen du.

Askatasunaren aldeko abesti horiek esklaboen kantu, sindikatuen ereserki eta erlijio-doinuetatik garatu ziren. Musikak gehienetan esan ezin zituzten hitzen bidez adierazteko modua ematen zien beltzei eta ezin bestekoa izan zen indarkeriarik gabe protesta egiten zutenei erasotzaileen kontra duintasunez aurre egiten laguntzeko. Abestiek kemena eman zien eskubideen alde borrokatu zen jendeari.

Urtea: 2009
Jatorria: Estados Unidos
Zuzendaritza: Bill Guttentag, Dan Sturman
Ekoizpena: Danny Glover, Joslyn Barnes, Jim Czarnecki, Bill Guttentag, Dylan Nelson, Dan Sturman / Freedom Song, Goldcrest Films International, Wild Bunch
Gidoia: Bill Guttentag, Dan Sturman
Argazkia: Buddy Squires, Jon Else, Stephen Kazmierski
Musika: Philip Marshall
Muntaketa: Jeffrey Doe
Iraupena: 83 min.
Kontaktua: Wild Bunch
Tf: 33 1 53 01 50 32
E-mail: edevos@wildbunch.eu
Web: www.wildbunch.biz