Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Soul Supreme

Musika
Gazteszena (C. C. Egia K. E.)

Soul Supreme

Luis Beltzak eta Alex Ubiñasek osatzen dute Soul Supreme, soilik eta esklusiban soul musikako doinuak eskaintzen dituen taldea.

Luis Beltzaren ibilbideak Beltza Records du abiapuntu, hirurogeiko hamarkadatik gaurdainoko hainbat musika-generotan espezializatutako Donostiako denda bat; bertan, afrikar-amerikar musikaren alderdi guztiak lehenesten dituzte (soul-jazz-latino-Brasil). DJ lanetan aritzeaz gain, Luisek askotariko jarduerak antolatu ditu kontzertu eta musika-festen sustatzaile-lanetan, material diskografikoaren ekoizle-lanetan etab.

Bere aldetik, Alex Ubiñasek bildumagile eta entzuletzat jotzen du bere burua “zentzua izan dudanetik”. Bere DJ lanetan, soul dantzagarri, jazz-funk eta disko-musika doinuen aldeko hautua egiten du. Hori “Soul 4 Real” proiektua antolatzearekin bateratzen du eta, tarteka, aldizkari espezializatuekin lankidetzan aritzen da.