Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia

Apirilaren 23tik 30era

Giza Eskubideen VIII. Zinemaldiaren kartelean basamortu-ingurune batean jarritako kanila bat irudikatzen da. Bada, irudiak talka egiten du gure hirian Donostia Kultura Hiria: Bake eta Balioen Kultura dela Europari eta mundu osoari erakutsiz harrotzen ari diren «Herritarren energia-olatu»ekin. Kemen horri esker, 2016an Kulturaren Europako Hirietako bat izateko egoera onenean gaude.

Beste urte batez, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak giza energia horren kemena eta zinemaren (irudiaren mintzaira unibertsalaren eta hitzaren indarraren) sentsibilizazio-inpaktu eta -ahalmena lotu ditugu gure egunerokotasuna gidatzen duen helbururantz, hil ala biziko premia baitugu: giza eskubideak defendatu eta sustatzea, sektore ahul eta babesgabeenena bereziki.

Giza Eskubideen Zinemaldia zortzigarren aldiz da egitekoa, eta bere zinema- eta giza kalitatea gainditu du, baita jarduera paraleloei dagokienez ere: protagonistekin, film-zuzendariekin eta landutako gizarte-arloko gaietan adituak diren pertsonekin izandako solasaldiak, erakusketak, nazioarteko laburmetraia-lehiaketaren epaimahai gaztea, ikastetxeentzako goizeko zinema-saioak, sari berriak,… Guztiak ere gako bakar bat duela: gizateriaren erronka eta gabezia handiei buruzko ikuspegi kritiko, solidario, aldarrikatzaile eta plurala eskaini eta eragitea, bereziki mundua krisian murgilduta dagoen honetan.

Zinemaldiak maila altuko programazio bat biltzen du, nazioarteko eskalako estreinaldiak eta aurrestreinaldiak bilduz, aitortza eta sari ugariren bermedun mundu osoko herrialdeetako filmak dituela. Zinemaldia, gaztea izan arren, bost kontinenteetako giza eskubideen zinemaldi ugarientzako erreferentzia bihurtu da. Ildo horretan, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak urrats bat eman du bere nazioarteko ospean, bakarra baita Espainiako Estatuan Human Rights Film Network Giza Eskubideen Zinemaldien Nazioarteko Sarean parte hartzen; sare horretan, mundu osoko giza eskubideen zinemaldi nabarmenenak biltzen dira. Sare-lan berri horrek, zalantzarik gabe, indar eta borondate berriak elkartzeko balioko digu.

ODÓN ELORZA GONZÁLEZ
Donostiako Alkatea

Sariak

Sariak jaitsi

Gazteen epaimahaia

Foto jurado joven, pincha para ampliar

23 apirila 19:00 Inaugurazioa
Der Speiseplan / The Menu
Honeymoons / Medeni mesec
22:30 The Island
80 egunean
24 apirila 16:30
Kavi
Plato’s Academy / Akadimia Platonos
19:00 Sauver Rama
CHILDREN OF DIYARBAKIR / MIN DÎ
23:00 WELCOME
25 apirila 16:30 Angry Man / Sinna mann
Mary and Max
19:00 Transit
ENDGAME
22:30 Repainting Cuba
Women in White
26 apirila 16:30 Heroínas sem nome
POLYTECHNIQUE
19:00 Backyard / El traspatio
22:30 HUNGER
27 apirila 16:30 CRUDE
19:00 Sinner
EL PROBLEMA. TESTIMONIO DEL PUEBLO SAHARAUI
19:00 B ALDEA (Sarrera doan)
HITZALDIA
C. C. OKENDO K.E.
HILOTZAK HOBITIK ATERATZEN,
DUINTASUNAK BERRESKURATZEN
22:30 Bingo
LOS QUE SE QUEDAN
28 apirila 16:30 My Neighbor My Killer
19:00 Lost (Perdido)
EL DÍA QUE DIOS SE FUE DE VIAJE
22:30 VINDICACIÓN
29 apirila 16:30 Bába
LOLA
19:00 Diploma
BIL'IN, MY LOVE / BIL'IN HABIBTI
19:00 B ALDEA (Sarrera doan)
HITZALDIA
C. C. OKENDO K.E.
LOS CAMINOS DE LA MEMORIA
22:30 Edgar
LA DOCTRINA DEL SHOCK
30 apirila 16:30 MUJERES EN CONSTRUCCIÓN
19:00 Bukaera
Soundtrack for a Revolution
19:00 B ALDEA (Sarrera doan)
C. C. OKENDO K.E.
LA PÉRDIDA
23:00 Musika / Gazteszena (C.C. Egia K.E.)
SOUL SUPREME

Sarrerak: 3,75 €

Abonoa (film emanaldi guztiak eta katalogoa barne): 20 €

Gazteszenako kontzertua: gonbidapenarekin.

Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniaz eta ingelesez azpidatzita, salbu My Neighbor My Killer, euskaraz azpidatzia.