Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Kubako preso politikoen aldeko “Zuriz Jantzitako Andreen” borroka

Kubako preso politikoen aldeko “Zuriz Jantzitako Andreen” borroka

2003tik, igandero, Habanako kaleetan zehar, zuriz jantzitako emakume-talde kubatar batek kondenatutako senitartekoentzako askatasuna erreklamatzen du. 28 urte arteko kondena ezarri diete eta “Estatuaren kontra eraso egitea” eta Kubako “Iraultzaren printzipioak ahultzea” leporatu izan zaie, beste kargu batzuen artean.

“Zuriz Jantzitako Andreak” deitzen dira eta, Kubako agintariek errefusatu eta jazartzen dituzten arren, ez diote uzten erregimen kastristaren aurkari horien askapenaren alde borrokatzeari. Egun, kalkulatzen da Kubako kartzeletan berrehun bat preso politiko daudela.

Emakume-talde horrek nazioarteko babesak zein kritikak hartu ditu. Europako Parlamentuak eta Amnesty International erakundeak, adibidez, preso horiek askatzeko exijitu dute, kartzelatutako disidenteetako bat gose-grebaren ondorioz hil ostean areagotutako tentsio-testuinguru batean.