Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Estatu Batuetako herritar beltzen eskubideen aldeko borroka

Estatu Batuetako herritar beltzen eskubideen aldeko borroka

50eko urteen hamarkada erabakigarria izan Estatu Batuetan afrikar-amerikar biztanleriak jasaten zuen arraza-bereizkeria amaitzeko elkartutako taldeen borrokan, eta eskubide zibilak bermatzea erreklamatzeko. Adibidez, komunitate beltzaren mobilizazioak areagotu egin ziren 1955etik aurrera Rosa Parksek, arraza beltzeko emakumea, pertsona zurientzat gordetako autobuseko tokian esertzea erabaki zuenean.

Protestak piztu ziren hainbat estatutan eta errepresio latzaz erantzun zieten herritar zurien muturreko taldeek, batez ere Mississippi estatuan. Hala ere, biztanleria beltzaren borrokak jarraitu egin zuen, eta horren une erabakigarri bat Washingtongo martxa izan zen: bertan, arraza beltzeko 250.000 pertsonaren aurrean, Martin Luther Kingek bere hitzaldi ospetsua esan zuen: “Amets bat daukat”.