Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Xenofobia eta aurreiritziak

Xenofobia eta aurreiritziak

Kosovoren subiranotasuna aldarrikatzeko serbiar eta albaniar herrien arteko gatazkek milaka heriotza eta errefuxiatu eragin zituen gerra bat piztu zuten. 1999an gatazka amaitzean, kanporatutako herritar horien zati handi bat etxera itzuli zen. Alderdien arteko gatazkak, berriz, ez dira konpondu; izan ere, badira bizikidetza berregitea eragozten duten gorroto- eta mendeku-jarrera batzuk.

Arazo horiek, gerrek dakarten politika-, gizarte- eta ekonomia-ezegonkortasunarekin batera, emigrazioa egiten dute etorkizun hobera heltzeko aukera onena milaka pertsonarentzat, gazteentzat bereziki. Aldiz, haien jomugara heltzen direnean, aurreiritziei eta diskriminazioari aurre egin behar diote sarritan; izan ere, besterik gabe haien naziotasuna dela eta, “gatazkatsu” edo arazotsutzat joaz gaitzetsiak izaten dira.