Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Barzakh

TXETXENIA: GENOZIDIOA INTERES ESTRATEGIKOAK DIRELA ETA?

Lehiaketik kanpo

barzakh

Gerra pasatu ondoren suspertzen hasia den Txetxeniako hiri batean gizon bat desagertu da. Bizitza aurrera doan bitartean, gizonaren bila dabiltzan haiek murgiltzen diren munduan aholkulari jainkotiar nahiz gizatiarrekin, torturatzaile eta torturatuekin, ezkutuko preso eta laku mitikoekin izaten dituzten elkarraldiak ohiko zerbait bihurtzen dira. Desagertuak ametsetan itzultzen direnean, Barzakhetik etortzen omen dira, bizidunen eta hildakoen erdibidean dagoen lurretik.

Mantas Kvedaravicius lituaniarraren aurreneko lana da hau, 2006az geroztik Kaukasoko iparraldeko tortura eta desagertze kasuak ikertzen diharduenarena. Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrak ekoiztua.

2011 Finlandia-Lituania
Zuzendaritza: Mantas Kvedaravicius
Ekoizpena: Aki Kaurismäki, Mantas Kvedaravicius / Sputnik Oy, Extimacy Films
Gidoia: Mantas Kvedaravicius
Argazkia: Mantas Kvedaravicius
Muntaketa: Mantas Kvedaravicius, Timo Linnasalo
Iraupena: 59 min.
Kontaktua: The Match Factory
Tf: 49 221 539 709 0
festivals@matchfactory.de
www.the-match-factory.com