Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Cirkus Columbia

BALKANETAKO BIZIKIDETZA HAUSTURA

Cirkus Columbia

Bosnia-Herzegovina, 1991. Komunistek boterea galdu dute eta Divko Buntic hazi izan zen herrira itzuli da bere familiaren etxea erreklamatzera. 20 urtez Alemanian atzerriratuta egon ondoren, bere luxuzko Mercedes autoan agertu da Divko, neska-lagun Azra gaztearekin, Bonny zorioneko katu beltzarekin eta poltsikoak marko alemanez beteta dituela. Divko bere emazte Lucijarengandik bananduta dago, eta hark etxea utzarazteko erabiliko ditu duen dirua eta harremanak, baina ahalegin guztiak ere egingo ditu bere seme Martinekin berriro elkartzeko. Herriko jende gehienak itxuraz ez ditu istilu politikoen zurrumurruak aintzat hartzen: Kroaziak independentzia lortu du, jugoslaviar guztiak jarreraren bat hartu beharrean daude eta serbiarrak hasiak dira Dubrovnik bonbardatzen. Gerra baten sorrera, Danis Tanovicek, No Man’s Land (2001), L’enfer (2005) eta Triage (2009) filmen zuzendariak kontatuta.

2010 Frantzia-Bosnia/Herzegovina-Erresuma Batua-Alemania-Eslovenia-Belgika
Zuzendaritza: Danis Tanovic
Ekoizpena: Cedomir Kolar, Amra Baksic, Marc Bachet, Mirsad Purivatra, Cat Villiers, Dunja Klemenc, Gerhard Meixner, Roman Paul, Marion Hänsel, Miroslav Mogorovi / 2006, A.S.A.P. Films, Autonomous, Studio Maj, Razor Film, Man’s Films Production, Art & Popcorn
Gidoia: Danis Tanovic, Ivica Dikic
Argazkia: Walther Van den Ende
Musika: Max Richter, Stéphane Moucha
Muntaketa: Petar Markovic
Aktoreak: Miki Manojlovic, Mira Furlan, Boris Ler, Jelena Stupljanin, Milan Strlji
Iraupena: 113 min.
Kontaktua: Wanda Visión
Tf.: 91 352 83 76
wanda@wandavision.com
www.wandavision.com

Festival de San Sebastián (2010): Sección “Zabaltegi”