Umay, Alemanian jaioa, Istanbulen ezkondu zen bertako gizon batekin eta senar zapaltzailearengandik ihes egin du haien seme Cem berarekin eramanez. Berlinen, bere familiarekin batera bientzako bizimodu hobeagoa lortuko duelakoan dago, baina ezustean iritsi izana gatazka handia izango da haientzat. Gurasoek eta anai-arrebek zalantza egiten dute harenganako maitasunaren eta bere komunitateko balio tradizionalen artean. Senarrarekin itzultzeko konbentzitu nahian dabiltza, edo gutxienez semea hari itzultzeko. Orduan, familiarengandik ihes egin behar izango du, behin eta berriro gaitzetsia izan arren haiekin adiskidetu nahi badu ere.
Feo Aladagen aurreneko filma da eta LUX saria irabazitakoa, europar balioen unibertsaltasuna eta bertako kultura anitza azaltzeko balio duen film bati Europako Parlamentuak urtero ematen dion saria.
2010 Alemania
Zuzendaritza: Feo Aladag
Ekoizpena: Feo Aladag, Züli Aladag / Independent Artists Filmproduktion, WDR, RBB, Arte
Gidoia: Feo Aladag
Argazkia: Judith Kaufmann
Musika: Max Richter, Stéphane Moucha
Muntaketa: Andrea Mertens
Aktoreak: Sibel Kekilli, Settar Tanriögen, Derya Alabora, Florian Lukas, Tamer Yigit
Iraupena: 119 min.
Kontaktua: Independent Artists Filmproduktion
julia@independent-artists-filmproduktion.de
www.independent-artists-filmproduktion.de
Premio LUX del Parlamento Europeo (2010)
Premios del Cine Alemán (2010): Mejor Película / Mejor Actriz (Sibel Kekilli)
Festival de Tribeca (2010): Mejor Película / Mejor Actriz (Sibel Kekilli)
Festival de Berlín (2010): Europa Cinema Label Award