Jerusalemgo okindegi handieneko giza baliabideen zuzendariak arazoak ditu. Emaztearengandik banandu da, alabarengandik urrundu da eta bere onetik ateratzen dion lan batean dago harrapatuta. Okindegiko enplegatu atzerritar bat hil da atentatu suizida batean eta inork ez du haren gorpua erreklamatzen. Hala, axolagabe eta zabar jokatu izanaz akusatu dute enpresa. Giza baliabideen zuzendaria arduratuko da egoera bideratzeaz, eta horretarako bidaia konplikatu bati ekin behar izango dio Jerusalemgo kaleetatik Errumaniako errepide izoztuetaraino. Zuzendaria talde arraro honetako buru izango da: hildakoaren seme asaldatua, kazetari bat, oso kontsul berezi bat, gidari zahar bat eta hilkutxa bat. Lemon Tree (2008) filmaren zuzendariaren lan berria.
2010 Israel-Alemania-Frantzia
Zuzendaritza: Eran Riklis
Ekoizpena: Haim Mecklberg, Estee Yacov-Mecklberg, Elie Meirovitz Thanassis Karathanos, Karl Baumgartner, Tudor Giurgiu, Talia Kleinhendler / 2 Team Productions, Pallas Film, EZ Films, Hai Hui Entertainment, Pie Films
Argazkia: Rainer Klausmann
Musika: Cyril Morin
Muntaketa: Tova Ascher
Aktoreak: Mark Ivanir, Guri Alfi, Noah Silver, Rozina Cambos, Julian Negulesco
Iraupena: 103 min.
Kontaktua: Golem
Tf.: 91 559 38 36
golem@golem.es
www.golem.es
Festival de Locarno (2010): Premio del Público (Sección “Piazza Grande”)