Beisbola nagusi den herrialde batean, bi anaia borrokan ari dira munduko leku arriskutsuenetik… ostikoka ihes egiteko. Daniel aparteko aurrelaria da. Julio bere taldeko burua da, aitzindari izateko jaioa. Elkarrekin hazitako anaiak dira eta La Ceniza izeneko euren auzo txikian jolasten dute futbolean. Danielek maila profesionalean jokatu nahi du nola edo ahala, Juliok zikin irabazitako diruarekin familia mantentzen duen bitartean: hark ez du amets egiteko astirik. Talentuen bila dabilen batek hiriko talde ospetsu batean, Caracas F.C.-n, proba batzuk egitera gonbidatzen dituenean iritsiko zaie bizitzako aukera. Une horretan, ordea, tragedia batek astinduko ditu eta, ostikoka eta lurrezko kantxa baten gainean, garrantzitsuena zer den erabaki beharko dute: familia elkartuta edukitzea, mendekuak eman dezakeen atsegina edo euren bizitzako ametsa. UNICEFekin lankidetzan ekoiztutako filma.
2010 Venezuela
Zuzendaritza: Marcel Rasquin
Ekoizpena: Enrique Aular, Marcel Rasquin, Liz Mago, Juan Antonio Díaz
Gidoia: Rohan Jones, Marcel Rasquin
Argazkia: Enrique Aular
Musika: Rigel Mitxelena
Muntaketa: Carolina Aular, Juan Carlos Melián
Aktoreak: Fernando Moreno, Eliú Armas, Alí Rondón, Gonzalo Cubero, Marcela Girón
Iraupena: 96 min.
Kontaktua: Wanda Visión
Tf.: 91 352 83 76
wanda@wandavision.com
www.wandavision.com