Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Aldaketa seinaleak Arabian

ARABIAR IRAULTZAK

huellas de cambio en la region arabe

Traces of Change in Egypt zenbait zinegile egiptoarrek iraultza garaian abian jarritako programa baten izena da, Irit Neidhardtek koordinatuta eta Berlingo Zinemaldiaren Forum sekzioak babestuta. Egiptoko zinegile independenteak garrantzizko parte dira herrialdean sortu izan diren mugimendu demokratikoetan. Izan ere, arabiar munduko zine industria garrantzitsuena du Egiptok eta bera da bertako merkatua kontrolatzen duena.

Zenbait film labur egiptoar eta film luze independente sorta baten trailerrak erabiliz, saio honek lurralde horretako zine eszenaren azpian dauden ideiak aurkezten ditu. Tamer el Saidek, Kairoko ekoizle eta zuzendari independenteak, eta Irit Neidhardtek, Ekialde Ertaineko filmen ekoizle eta banatzaileak Berlinen, iraultzaren aurretik eta orain Egiptoko zine independentearen eta gizartearen artean dagoen loturaz hitz egingo dute, herrialdeak bizi duen aldaketa prozesuaren erdian. Eta, gainera, azken bi hamarkada hauetan Europako zinegileen eta Arabiakoen artean izan den lankidetzari buruz hitz egingo dute, baita Ipar Afrika eta Ekialde Ertaina azken asteotan astintzen ari diren mugimendu iraultzaileekin duten erlazioari buruz ere.

Aurkezpena: Irit Neidhardt & Tamer el Said