Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Liberté

IJITOEK JASANDAKO ZAPALKUNTZA

liberté

Théodore albaitaria eta Bigarren Mundu Gerran okupatutako Frantziako herri txiki bateko alkatea da eta Claude hartu du bere etxean, gurasoak desagertu zaizkion bederatzi urteko mutikoa, mahats bilketara etorritako ijito talde batekin batera iritsia. Egoera ez da batere ona haientzat, Vichyko Gobernuak herrialdetik pertsonak aske mugitzeko ezarritako debekuaren ondoren, Gestapo atzean dutela kontuan hartuta gainera. Théodorek bere familiaren lursail bat uzten die bertan geratzeko, lekuko jende asko kontra egon arren. Ijitoen izaera nomada da, ordea.

Ijitoen kronista “ofizial” Tony Gatlifen azkeneko filma da hau, zinemaldi nagusienetan hogei bat urtez hainbat pelikula proiektatzen diharduen zuzendariarena, besteren artean aipatzekoak izanik Latcho Drom (1993), Gadjo dilo (1997), Exils (2004) edo Transylvania (2006).

2009 Frantzia
Zuzendaritza: Tony Gatlif
Ekoizpena: Delphine Mantoulet / Princes Production, France 3 Cinéma, Rhône Alpes Cinéma
Gidoia: Tony Gatlif
Argazkia: Julien Hirsch
Musika: Delphine Mantoulet, Tony Gatlif
Muntaketa: Monique Dartonne
Aktoreak: Marc Lavoine, Marie-Josée Croze, James Thiérrée, Mathias Laliberté, Carlo Brandt
Iraupena: 111 min.
Kontaktua: The Festival Agency
lv@thefestivalagency.com
www.thefestivalagency.com