Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Post mortem

ZANPATEKOA HERRI BORONDATEARI ETA EGIA ARGITZEKO ESKUBIDEA

Post mortem

Mario Cornejok gorputegian lan egiten du. Eskribaua da bertan, auzitegiko medikuek egindako autopsien txostenak idazten diharduena. 1973ko Estatu kolpearen inguruko egunetan amodiozko istorio bat izango du bere bizilagun Nancyrekin: Bim Bam Bum kabareteko dantzaria, irailaren 11n desagertua. Armadak emakumearen etxea bortizki miatu ondoren, haren anaia eta aita, komunista ezaguna eta Salvador Allenderen jarraitzailea, bahitu egin dituztela jakingo du.

Pablo Larraín txiletarraren hirugarren film luzea, besteak beste honako hauek zuzendu izan dituena: Fuga (2005) eta Tony Manero (2008), Veneziako Zinemaldiaren joan den edizioan aurkeztua.

2010 Txile-Mexiko-Alemania
Zuzendaritza: Pablo Larraín
Ekoizpena: Juan de Dios Larraín / Fábula, Canana, Autentika Films
Gidoia: Pablo Larraín, Mateo Iribarren
Argazkia: Sergio Armstrong
Muntaketa: Andrea Chignoli
Aktoreak: Alfredo Castro, Antonia Zegers, Jaime Vadell, Amparo Noguera, Marcelo Alonso
Iraupena: 98 min.
Kontaktua: Funny Balloons
Tf.: 33 1 40 13 05 84
kdesouza@funny-balloons.com
www.funny-balloons.com

Festival de Venecia (2009): Sección Oficial
Festival de San Sebastián (2010): Sección “Horizontes Latinos”