Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

State of violence

INDARKERIA SOR

State of violence

Bobedik 35 urte ditu eta Johanesburgoko meatze konpainia handi bateko zuzendari exekutibo izendatu berri dute. Hala, lagunekin eta bere emazte Joyrekin ospatzea pentsatu du. Festa amaitzean, senar-emaztea etxean bertan erasoko dute eta itxuraz ezagutzen dituen arrotz batek Joy hilko du. Lur jota, Bobedik, enpresaburu arrakastatsua izan aurretik indarkeriaz inguratutako bizimodua eraman izan zuenak, geratzen zaion aukera bakarra mendeku hartzea dela erabakiko du. Hortaz, anaiaren laguntzarekin ekingo dio erruduna bilatzeari. Baina denbora osoa horretan ematen badu ere, bizi izan zuen lehenaldia atzera etorriko zaio berriro. Denbora luzez lurperatuta zegon hura azaleratuko da berriro. Khalo Matabanek indarkeria nagusi den herrialde batean bere ideien eta bere familiaren artean erabaki beharrean izan zen gizon baten historia kontatzen digu.

2010 Hegoafrika-Frantzia
Zuzendaritza: Khalo Matabane
Ekoizpena: Michelle Wheatley, Jeremy Nathan / Dv8 Films, Liaison Cinématographique
Gidoia: Khalo Matabane
Argazkia: Matthys Mocke
Musika: Max Richter, Stéphane Moucha
Muntaketa: Audrey Maurion
Aktoreak: Fana Mokoena, Presley Chweneyagae, Neo Ntlatleng, Lindi Matshikiza, Vusi Kunene
Iraupena: 79 min.
Kontaktua: Pyramide International
Tf.: 33 1 42 96 02 20
pricher@pyramidefilms.com
www.pyramidefilms.com

Festival de Toronto (2010): Sección Oficial
Festival de Berlín (2011): Sección “Forum”