Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Videocracy

KOMUNIKABIDEAK ETA INTERES POLITIKOAK

videocracy

Italian, azken 30 urteetan, gizon bakar batek kontrolatu du imajina. Silvio Berlusconi lehendakari eta handikiak Italian lehendik inoiz ikusi ez bezala eragin izan du bertako telebista komertzialaren edukian. Telebistako kanalak, arropa arinez jantzitako neska gaztetxoekin, haren zaletasun eta nortasunaren isla dira askorentzat. Dokumental honetan, Erik Gandini italiarrak azken hiru hamarkadetan Alpeez bestaldekoek jasan behar izan dituzten telebistako esperimentu baten ondorioak azaltzen dizkigu, nazioko komunikabideen esfera boteretsuenetara heltzea lortuz. Italiako “tele-errepublikaren” errealitate ikaragarritik sortutako ezohiko istorioa dugu hau.

2009 Suedia-Danimarka-Erresuma Batua-Finlandia
Zuzendaritza: Erik Gandini
Zuzendari laguntzailea: Iacopo Patierno
Ekoizpena: Erik Gandini, Kristina Åberg, Mikael Olsen, Axel Arnö, Ann-Louice Dahlgren / ATMO, Zentropa Entertainment 7, SVT Swedish Television
Gidoia: Erik Gandini
Argazkia: Manuel Alberto Claro, Lukas Eisenhauer
Muntaketa: Johan Söderberg
Iraupena: 85 min.
Kontaktua: Swedish Film Institute
Tf.: 46 8 665 11 41
sara.ruster@sfi.se

Festival de Toronto (2009): Mejor Documental