Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Which way home

BAKARRIK DABILTZAN ADIN TXIKIKOAK

Which way home

Estatu Batuek Mexikorekiko bananduta egoteko hesi bat eraikitzen diharduten bitartean, Which Way Home filmak inmigrazioaren alderdirik pertsonalena kontatzen digu, irmo eta adorez beteta, Ipar Amerikara iristeko arrisku handiei aurre egin behar izaten dieten haurren ikuspegitik. Filmak Mexikotik bakarrik dabiltzan haur migratzaile batzuei jarraitzen die, “Piztia” deitzen dieten karga-tren batean “promes-lurralderantz” doazela. Olga eta Freddyrena bezalako historiak, Hondurasko bederatzi urteko haurrenak, Minnesotan senideekin elkartzeko eginahal guztiak egiten ari direnenak. Ed Josérena, Salvadorreko hamar urteko mutikoarena, kontrabandistek abandonatu ondoren Mexikoko atxiloketa zentro batean amaitu duenarena. Edo Kennyrena, hamalau urteko beste mutil hondurastarrarena, haren ama zain duelarik New Yorkera noiz iritsiko dirua bidaltzeko. Itxaropen eta ausardiazko historiak dira hauek, baita etsipen eta tristurazkoak ere. Eta ikusezinak dira protagonistak, haien berri inoiz jakingo ez dugunak.

2010 Estatu Batuak
Zuzendaritza: Rebecca Cammisa
Ekoizpena: Rebecca Cammisa, Lianne Halfon, John Malkovich, Russell Smith, Jack Tuner, Bristol Baughan, Bette Cerf Hill, Sheila Nevins / Mr. Mudd, Documentress Films
Argazkia: Lorenzo Hagerman, Eric Goethals
Musika: James Lavino
Musika gehigarri: Alberto Iglesias
Muntaketa: Pax Wassermann, Madeleine Gavin
Iraupena: 83 min.
Kontaktua: Mr. Mudd
Tf.: 1 323 932 56 56
gbrown@mrmudd.com
www.mrmudd.com

Oscar (2010): Nominado como Mejor Documental
Independent Spirit Awards (2019): Nominado como Mejor Documental
Emmy (2010): Premio al Mejor Documental de Información
Gran Premio de Periodismo Robert F. Kennedy