Afrikako herrialde batean, iraultza baten erdian, soldadu asaldariek eta gobernuko tropek inguratuta, hiru belaunaldiz familia zuri baten jabetzakoa den kafe sail bat dago. Marie da arduraduna, eta ez du bertatik alde egiteko asmorik. Berarentzat amore ematea esan nahi du horrek, ahultasun eta uzkurtasun seinale. Hortaz, bere erabakiari irmo eutsi nahi dio. Baina senar ohiak beste plan batzuk ditu guztientzat eta kafe soroarentzat. Indarkeria nonahi sumatzen da inguruan, edozein momentutan eztanda egiteko prest.
Claire Denis zinegile frantsesaren azkeneko filma, Europako zinemaldi nagusietan ohikoa, besteren artean Beau travail (1999), Trouble Every Day (2001) edo L’intrus (2004) filmak aurkeztuz.
2010 FrantziaFestival de Venecia (2009): Sección Oficial
Festival de Toronto (2009): Sección Oficial