Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Ana Frank. Gaurko historia bat

Erakusketa
ekainak 27 – apirilak 30
C. C. Aiete K. E.

ana frank

Ana Frank baliteke izatea Hitlerren biktima ezagunena. Haren egunkariak, 55 hizkuntzatara itzuliak, nazismoaren garaian hil zituzten 10 milioitik gora pertsonen ikur bihurtu du. Ana Franken historiak indarrean jarraitzen du, arrazismoak, intolerantziak eta “desberdin” direnen jazarpenak gaur egun ere dirautelako. Neska aleman hau judua zen erlijioz eta nerabe zela bi urte igaro zituen (1942-44) bere familiarekin batera, Amsterdamen, “atzealdeko etxean” ezkutatuta, Holokaustotik ihes egitearren. Denbora tarte hartan bere sentimendu intimoenak, bere beldurrak eta itxaropenak kontatu zizkion bere egunkariari, naziek juduen aurka ekindako zapalkuntzari buruz idazten zuen bitartean. Azkenean, Frank familia deskubritu eta kontzentrazio esparrura bidali zituzten. Anaren aita Otto izan zen bizirik irten zen bakarra; gerra bukatu ondoren, Holandara itzuli eta berreskuratu ahal izan zuen Ana Franken egunkaria, mundu osoan ezagutzera eman zuena.