Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Aharar herri okupatuaren babeslekua. Jaimak Zurriola hondartzan

apirilak 9-10

jaimas

Mendebaldeko Sahara. Herri okupatua. Basamortuko erbeste latzean konfinatutako herria. Duintasunez bizi den herria. Abegitsua. Sormen handikoa. Solidarioa. Itxaropentsua. Borrokalaria. Gure hiriarekin, gure jendearekin senidetutako herria...

Zurriola hondartzan ipiniko diren jaimak eta bertako harea saharar errefuxiatuak erbestean bizi diren kanpamentuen luzapen antzeko bat izango dira egun batzuez. Babesean eta harrera lekuan, basamortuko hareen eta gure kostaldekoen artean partekatutako bake haztegian. Sahararren Abegi Onaren, Harreraren, Kulturaren eta Tradizioen jaimak, giza eskubideen errebindikazioarenak, gure arteko Senidetasunaren, Lankidetzaren historiarenak...

Gastronomia, erakusketak, proiekzioak, musika, arabiera idazkera, eskuetako hennazko marrazkiak, sahararren giza eskubideen alde lanean diharduten pertsonekin solasaldiak…