Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Memory Books. Álvaro Laiz & David Rengel

Erakusketa
apirilak 1 – maiatzak 20
FNAC

memory books

NACWOLA (National Community of Women Living with HIV/AIDS in Uganda) kolektiboa, egun GIBak kutsatuta dauden edo HIESa duten 40.000 emakumek osatua, duela 18 urte sortu zen Ugandan. Borondatezko elkarte honek babes soziala eta psikologikoa ematen die emakume horiei, lana lortzeko eta horrela famili nukleoaren barruan euren autonomia sustatzeko behar duten prestakuntzaz gain.

Berez, eta Europako osasun eta psikologia arloetako profesionalen laguntzatik abiatuta, elkarteak Memory Books deritzanak asmatu zituen. Mekanismoa oso sinplea zen: ama edo amona horiek bizialdian euren ondorengoei kontatu ezin izango zizkieten gauzak idatziz jasotzea baita, aldi berean, eurengandik espero zutena ere: oroitzapenen eta amatasun gidaren nahaste berezia, bestela galduta egongo liratekeen haurrentzako biziraupen eskuliburu moduan.

2009n, Álvaro Laiz eta David Rengel argazkilariak, AN HUA elkarteko kideak, bi hilabetez aritu ziren Ugandatik bidaiatzen Memory Books proiektua ezagutu eta dokumentatzeko.