Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Izen saHIEStezinak

Erakusketa
apirilak 8-30
Udal Liburutegi Nagusia / Biblioteca Central (Alderdi Eder)

Israel y territorios ocupados palestinos

“GIB/HIES lehen aldiz diagnostikatu zutenetik 30 urte igaro eta gero, erakusketa honen bitartez, Gehitu-k (Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Euskal Herriko Elkartea) ekin eta ekin jarraitzen du gaixotasun honen zabalkuntzaren kontrako borrokan, GIB/HIESaren ondorioz fisikoki hil ziren baina oraindik ere dirauen estigmak eraginda mentalki hiltzen ari diren pertsona enblematiko horiei guztiei omenaldi eginez.

Estigma soziala, gaixotasun hau dutenek ere barneratutakoa, kalte handia egiten ari da oraindik ere. Gizarte honetako gaitzat hartutako eritasun hau sufritzean pertsona horiek bizitako egoera pertsonala azaltzea da gure helburua. Eta halako egoerak agerian uztea da tresnarik egokiena, ingurunea kontzientziatzeko ez ezik gu geu indartzeko eta bizitza asko salbatzeko behar diren neurriak garaiz hartu ahal izateko ere”.