Pop musika donostiarraren historian aipamen berezia merezi du laurogeita hamarreko urteen amaierako indie eta klub belaunaldiko aurrenetako emakume DJetako batek. Bere disko bilduman nabarmentzekoak dira batik bat XX. mendeko 60ko urteetatik gaurdaino izan diren emakume artistak. Abagune honetarako musika aukeraketa zaindua eskainiko digu, bereizgarri duen kutsu retro eta girlie horrekin.