Teatro Estudio taldeak antzerki metafora bat landu du indarkeriaren eta sistema politikoen inguruan, Bertolt Brechten Hirugarren Reich-aren terrore eta miseria antzezlaneko zenbait pasadizotan oinarrituta. Zehazki, sistema zapaltzaile baten funtzionamendua uzten da bertan agerian.
1935 eta 1939 urte bitartean girotutako lanak dira, horien artean Judutar emakumea edo Salataria, eta tratu txarrak jasotako edo salatutako pertsonaiak agertzen dira Bigarren Mundu Gerra berekin ekarri zuen prozesuaren barruan.