Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Dantzaria naiz

Dantza
apirilak 9, 16:30
Victoria Eugenia Antzokia

verdini

Verdini Dantza Taldeak, dantzaren bidez minusbaliotasunen bat duten pertsonen garapenaren eta integrazioaren alde lan egiten duen Donostiako psikodantza konpainiak, bere zazpigarren ikuskizun berria aurkeztuko digu.

“Artearen eta minusbaliotasunaren arteko loturaren inguruan egiten den hausnarketa da, Verdini Dantza Taldearen eszenatoki gaineko dantza, harrituta, sinesgaitz edo harrera onez artea ote den bere buruari oraindik ere galde egiten dion gizartearen bilakaeraren metafora ederra, alegia. Ozenago esan baitaiteke, argiago ez ordea: Dantzaria naiz”.