Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • B aldea
  • Elige siempre cara

Elige siempre cara

Elige siempre cara

GIB proba egiteak, besterik gabe, galdera ugari pizten ditu eta dokumental hau galdera horietako asko azaltzen saiatzen da testigantza errealen ahotik. Prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, tratamenduak, albo-ondorioak, lipodistrofia, GIBarekin bizitzea eta etorkizun hobeagoan jarritako itxaropena azpimarratuz baina lehenaldia ahaztu gabe, ordea. Etorkizunerako itxaropenik ez zegoen lehenaldia, baina oso bestelako orainarekin, tratamendu aukerekin, bizitzaz beteta, jendeak egun bakoitzari aurre egiten dion bizitza izanik.

Filmaren zuzendariaren hitzetan: “Espainian, GIBaren oraingo egoera ezezagun zaigu zeharo. Elige siempre cara-n argi pittin bat jarri nahi izan diogu errealitate horri. Kalkuluen arabera, orain 120.000-150.000 espainiarri eragiten dien errealitatea. Hemendik, merezitako errekonozimendu soziala jasotzea nahi dugu, gorputz eta arima aritzeagatik”.

2010 Espainia
Zuzendaritza: Alfonso Cortés-Cavanillas
Ekoizpena: Juanjo López / CESIDA (Coordinadora Estatal de Vih – Sida)
Gidoia: Juanjo López
Argazkia: Adolpho Cañadas
Musika: Vetusta Morla
Muntaketa: Alfonso Cortés-Cabanillas
Iraupena: 38 min.
Kontaktua: CESIDA
cesida@cesida.org