Denak zeuden bertan, inork ez zuen esku hartu ordea… Sara, Mikkel, Louise eta Hassan nerabeentzat ikastetxean betiko egun horietako bat izan beharko lukeena egun berezia eta izugarria bilakatuko da, haien bizitza betiko aldaraziko duena. Eguneroko gertaera batzuk, itxuraz garrantzirik ez dutenak, euren arteko harremana nahasten joango dira pixkanaka, gazteak kontrolatzeko gauza ez diren bortizkeria pizteraino, beranduegi denean... Gazteen arteko drama izugarria, bullyingaren alde ilunena erakusten diguna. Seme-alabak hazten ikustean dudaz josita eta paralizatuta, haien premiei eta eskariei erantzuteko gauza ez diren gurasoen belaunaldi baten istorioa da hau.
2010 Danimarka