Cathy zikoina, Nico arratoia eta haien lagun Lorri, haurrek ondo ezagutzen dituzten erreportari handiak, merezitako oporraldiaz gozatzen hasiak dira baina Arratoi aitak, oso kezkatuta, oharkabean pasatu ezin den SOS dei bat iritsi berri dela jakinarazi die: munstro izugarri bat erasoka ari zaie ACH kateko bi erreportariri oihan Ikaragarriaren sakonetan erreportaje batean lanean ari diren bitartean, eta premiazko laguntza behar dute beraz. ACHk, animaliek animalientzako egindako telebistako munduko katerik onenak, inoiz ere ez ditu bere kolaboratzaileak bakarrik uzten estuasunean daudenean. Horrexegatik, Cathyk eta Nicok bertan behera utziko dituzte oporrak euren lankideei laguntzeko.
2010 Espainia