Leirek 11 urte ditu eta nazkatuta dago eskolako haurrak etengabe molestatzen dituzten ikaskide batzuetaz. Arratsalde batean, Ángelek eta bere hiru lagun baldarrenek Ainara eraso eta umiliatuko dute eta neska, ikaratuta eta egoera hori behin eta berriro bizi behar izateaz nekatuta, ikastetxea utzi beharrean izango da. Leirek erreakzionatu eta talde sekretu bat eratuko du Sandra eta Leorekin batera, azken hau egin berri duen lagun berezia. Zigortzaileak da bandaren izena eta ikasle babesgabeak defendatuko ditu, erasotzaileak uxatuko dituzten errepresalia txikiak antolatuz. Leok, zientzialarien seme denez, asko daki eta horri esker era guztietako asmakuntzez baliatu eta talde berezi eta dibertigarria osatuko dute. Pixkanaka-pixkanaka lortuko dute baldarrenek eskarmentua jasotzea haien buru Ángelengana iritsi arte.
2010 Espainia