Zenbaitetan, nazioarteko komunitateko tropek, demokraziaren eta populazio zibilaren askapenaren izenean, tokiko gobernatzaileak kendu izan dituzte dagozkien postutik, mendebaldeko interesekin bat datozen agintariek jarri izan dituzte haien ordez eta, egonkortasuna iraunaraztea helburu hartuta, bake indarrak zabaldu izan dituzte lurraldean.
Afganistanen gertatu eta frogatu izan den bezala, batzuetan, nazioarteko bake indarrek gainditu egiten dute dagokien aginte maila eta gehiegi eta nahiera erabiltzen dute indarra, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa urratuz, hau da, gatazka armatuetako borroketan parte hartzen ez duten edo parte hartzeari utzi dioten pertsonak babesten dituzten arauak.
Afganistaneko GKEen Segurtasunerako Bulegoak salatu duenez, 2008. urtean 2.000 inguru hildako zibil izan ziren, eta horietatik laurden bat (500) “bakearen aldekoak” izeneko nazioarteko indarren ondorioz.