Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • BASE MILITARRAK ETA BEHARTUTAKO LEKU UZTEAK

BASE MILITARRAK ETA BEHARTUTAKO LEKU UZTEAK

Chagos artxipelago txiki bat da, Indiako Ozeanoaren erdian dagoena eta, hala eta guztiz ere, 1965az geroztik Erresuma Batuaren “jabetzakoa” da (Itsasoz Haraindiko Lurralde Britainiarra). 1966an, Britainia Handiak Estatu Batuei “alokatu” zien bertan base militar bat ezartzeko eta horretarako behartu egin zituzten hango biztanle guztiak lekua uztera. Hala, 1.800 pertsona inguru, belaunaldiz belaunaldi artxipelagoan bizi izan zirenak, gertuko uharteetara erbesteratu zituzten.

Chagosekoa Estatu Batuek eta beste potentzia batzuek euren interes militar eta estrategikoak mundu osoan zehar zihurtatzeko biztanleriaren behartutako lekualdatze eta nahitaezko desjabetzeen hainbat eta hainbat adibideetako bat da. Pentagonoko iturrien arabera, Estatu Batuek euren lurraldetik kanpo 716 base militar edukiko lituzkete, Irak eta Afganistanekoak kontuan hartu gabe. Kalkuluen arabera, guztira 1.000tik gora izan litezke, zaila delarik horiek berekin ekarri dituzten pertsonen leku uzteak zenbatestea.