Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • TXETXENIA: GENOZIDIOA INTERES ESTRATEGIKOAK DIRELA ETA?

TXETXENIA: GENOZIDIOA INTERES ESTRATEGIKOAK DIRELA ETA?

Txetxenia Ipar Kaukason dagoen eskualde txiki bat da, etnia desberdinek osatutakoa (gehienbat musulman sunitak) eta petrolio eta gas naturalean aberatsa. Dena den, atzerriko potentzientzat eskualde honek duen erakargarritasun handiena baliteke bere kokapen geoestrategikoa izatea eta, bertako lurzoruaren azpian, Asiatik Europarantz gasak eta petrolio gordina garraiatzen duten oliobide garrantzitsuenak igarotzea.

1991n Sobietar Batasunarekiko independentzia aldarrikatu zuen Txetxeniak; dena den, Errusiar Federazioak (SESBren ondorengo) ez zuen onetsi sezesioa eta 1994an bere Armadarekin sartu zen txetxeniar lurraldean. Aurreneko gerra Txetxeniak irabazi zuen 1996an, baina Vladimir Putin lehendakari zeneko Errusiak 1999an borrokari berriro ekin eta 2002an bere kasa eman zuen amaitutzat.

Harrezkero, indarkeriak ez du etenik izan. Tortura, arpilatze, bortxaketa, behartutako desagertze eta abarrez salatu izan dute Errusiar Armada, milaka hildako eraginez, hainbat iturrik genozidiotzat hartutakoak. Txetxeniarren erresistentzia, berriz, terroristatzat hartzen du Errusiak.