Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • EMAKUMEEN KONTRAKO “OHOREZKO” KRIMENAK

EMAKUMEEN KONTRAKO “OHOREZKO” KRIMENAK

Emakumeen kontrako indarkeria baliteke giza eskubideen urraketarik hedatuena izatea munduko bazter guztietan. Modu batean edo bestean errepikatzen da kultura eta herrialde guztietan. Emakumeenganako diskriminazioa da, ordea, betiere adierazpen bortitz hauen guztien atzean dagoena, bizitzaren alderdi guztietan gizonen parekide izaten uzten ez diena.

Hala, “ohorezko krimenak” deitzen zaienak ditugu indarkeria horren adibideetako bat, hau da, emakumea bikotekideak, familiak edo komunitateko kideek hiltzen dutenean, aurrez, hark ohorea kendu diela uste izanagatik.

Halako erasoak sorrarazteko “argumentu” ohikoenak hauek izaten dira: biktimak hitzartutako ezkontza bati uko egitea, dibortziatu nahi izatea, adulterioa leporatu izana edo, besterik gabe, pertsona den aldetik dituen eskubideak erabili nahi izatea. “Zigorrak”, askotan heriotza berekin ekarri ohi dutenak, emakumeei azidoa botatzea, bizirik daudela su ematea, harrikatzea...