Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • DESKOLONIZAZIOA EDO NEOKOLONIZAZIOA

DESKOLONIZAZIOA EDO NEOKOLONIZAZIOA

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europako potentziek, batik bat Frantziak eta Britainia Handiak, kolonizatutako Afrikako herriek deskolonizazio prozesuari ekin zioten eta Estatu independente izatea lortzen hasi ziren.

Kasu askotan, Europako aginteek tokiko eliteekin hitzartu zuten euren irteera. Hala, gobernu autarkikoak, militarrak edo monarkia hereditarioak sortzearen alde agertu ziren, tokiko burgesia buru zela, Europaren status quoa iraunaraztea nahi zuena. Hala bermatzen dute tokiko gobernu berriek Afrikako lehengaia, prezio onean, Mendebaldera iristen jarraitzea. Europak, bere aldetik, tokiko agintaritzaren iraupena eta kontrola ziurtatzen du, sarritan Afrikako kontinentean askatasunen eta giza eskubideen erabateko erabileraren murrizketa bultzatuz.

Hortaz, kolonia ohiak formalki Estatu subiranoak badira ere, metropoliek izugarrizko eragina izaten jarraitzen dute Afrika osoan, maila politiko, ekonomiko eta sozialean.