ONUren arabera, munduko populazioaren hamarren batek du minusbaliotasunen bat. Marjinazioa eta diskriminazioa sufritu arren etsipen hartu nahi ez duten pertsonak dira, eta euren adoreari eta elkarlanari esker dituzten eskubideak aintzat hartzea eta babestea lortu dutenak, bai maila lokalean bai nazioartean. Hala, 2006an, Nazio Batuek Pertsona Minusbaliatuen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa aldarrikatzea lortu dute.
Kemen hori eta gainditze nahi bizi hori erakusteko talde honek hartu duen bideetako bat adierazpide artistikoak izan dira. Bereziki, musikaren hizkuntza unibertsala adierazpide eta komunikabide izateko oso baliagarria izan da minusbaliatu askorentzat, baita euren emantzipazio pertsonala eta gizartearen errekonozimendua lortzen laguntzeko ere. Dokumental honetan ikus dezakegunez, minusbaliotasunak, pobreziari lotuta, areagotu egiten ditu talentua eta sentimenak, eta aukera bat izan daiteke aurreiritziak desegiteko eta gizartearen bazterkeriatik irteteko.
Gainera, historiak erakutsi digunez, minusbaliotasunen bat izan duten pertsonak irudi gailenak dira arteen, zientziaren, edo kirolaren munduan.