Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • ERLIJIOAREN AHALMENA

ERLIJIOAREN AHALMENA

Erlijioak, dagozkion testuek edo leku sakratuek eztabaida bizi ugari piztu izan dituzte historian zehar. Gatazken eta gerren azpian, besteren artean, arrazoi ekonomikoak, politikoak, ideologikoak edo lurraldearekin zerikusia dutenak egon arren, erlijioa behin eta berriro erabiltzen da pertsonak elkarren aurka jartzeko, betiere euren jainko edo profeten loriaren eta jainkoaren betiereko onespenaren izenean.

Erlijioak eta egitura erlijiosoek eragin handia dute oraindik ere herrialde laikoetan. Botere hori nabarmenagoa da estatu konfesionaletan eta estatu horietatik urrun dauden lekuetan, erabakia hartzeko zentro estatalak beste muturrean dituzten horietan, erabakigarriak izan daitezke aginte erlijiosoak.

Hala, erlijioak eta pikarokeriak duten pisuaren eraginez, film honetan ikus daitekeenez, dekoratu zinematografiko bat sinbolo erlijioso sakratu bihur daiteke lurjabearen aldetik, bere familiaren mantenua arriskuan egon arren, bere jabetza berreskuratzeko egindako ahaleginak hutsal izan arren.